INGURUMEN ZERBITZUAK

Lorezaintza, soropila mantentzea, parkeak eta lorategiak zaintzea

LOREZAINTZA

Udal lorategien eta lorategi partikularren mantentze-lanak

Disport EKIk ingurumena errespetatu eta zaintzean oinarritutako berdeguneak diseinatu, mantendu eta hobetzen ditu, makineria eta materialei dagokienez azken berrikuntza teknologikoak erabiliz, esperientzia egiaztatua duten profesional kualifikatuen bitartez.


Lorezaintzako zerbitzuak

  • Parkeak eta lorategiak diseinatzea, lantzea eta mantentzea.
  • Flora, zuhaitzak eta zuhaixkak landatzea.
  • Zuhaitzak inaustea eta altueran inaustea.
  • Ureztatzeko sistemak diseinatzea, instalatzea eta mantentzea.
  • Izurriteen tratamendua.

KIROL-SOROPILA MANTENTZEA

Belar naturaleko kirol-zelaiak

Disport EKIk soropil naturalaren sektorean gaitasun eta esperientzia egiaztatua duten teknikariak ditu, emandako zerbitzu-urteak direla eta. Gure zerbitzuak kirol-soropilaren instalazioak sortzea eta mantentzea dira.

Eskaintzen ditugun mantentze-lanen ardatzak hauek dira: mozketak, prebentziozko tratamenduak, herbizida eta fungizida bidezko tratamenduak, eskarifikazioak, zulaketa hutsak eta trinkoak, berrereintzak, birlandaketak, ongarritzeak eta arrailtzeak. Lan guztiak egiteko makina espezializatuak ditugu.

Kirol-soropila mantentzeko, ureztatze-sistema egokia eduki behar da. Ureztatze automatikoko sistema instalatzeko aukera eskaintzen dugu, instalazioaren ezaugarrietara egokituta, baita mantentzeko aukera ere.

Belar artifizialeko kirol-zelaiak

Eskarmentu eta gaitasun handia dugu soropil artifiziala sortzen eta mantentzen.

Futbol-zelaiak eta padel-pistak instalatzeko eta berritzeko behar den guztia eskaintzen dugu. Soropil artifizialeko instalazioak mantentzeko zerbitzuak honako hauetan oinarritzen dira: makina profesionalekin garbitu eta eskuilatzea, hondatutako eremuak konpondu eta ordezkatzea, eta instalazio bakoitzaren beharren ekarpena (harea, kautxua).

Ingurumena errespetatu eta zaintzean oinarritutako berdeguneak diseinatu, mantendu eta hobetzen ditugu, azken berrikuntza teknologikoak erabiliz.

ERAZTUN BERDEA

Eraztun Berdeari atxikitako parkeak garbitzea. Sarbide-, aparkaleku- eta piknika-eremuetan zentratzen da, bai eta bide-sare osoan eta espazio irekietan eta horien ekipamenduetan ere.

Erabileren eta jardueren kontrola, Eraztun Berdeko parkeen kontserbazio-egoeraren zaintza eta jarraipena, hala nola jendearentzako arreta eta informazioa.

Gaur egun, kudeatzen ditugun zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan daude.

(Araba, Bizkaia y Gipuzkoa).

Gure bezeroen erabateko gogobetetzea eta konpromisoa dira gure lehentasuna.

AGIAN INTERESATUKO ZAIZU

GARBIKETA

Instalazioen mantentze-lanak eta garbiketa egiten ditugu.

EKITALDIAK

Formatu handiko kultura-ekitaldien antolaketa kudeatzen dugu.

ATERPETXEA

Gozatu Arabako Mendialdeaz aterpetxe baten instalazioetan.

KIROLA

Kirol-instalazioen kudeaketa egiten dugu.