EKITALDIAK ANTOLATZEA

Esperientzia handia dugu kirol eta kultura-ekitaldiak antolatzen, bai sektore publikoan, bai pribatuan.

IZOTZ PISTA

Gabonetako denboraldian izotz-pistako zerbitzuen kudeaketa integrala eskaintzen dugu, honako ekarpen hauek eginez:, aportando:
  • Izotz pistak.
  • Izotz-pistak eta erantsitako instalazioak muntatzea, mantentzea eta desmuntatzea.
  • Administrazio-kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin.
  • Zerbitzua garatzeko behar den elektrizitate-hartunea gauzatzea.
  • Zerbitzuaren funtzionamendurako behar den materiala (patinak, kaskoak, lerak, etab.).
  • Beharrezko langileak (sarbide-kontrola, informazio eta kontrol-zerbitzua, eguneko eta gaueko instalazioen zaintza, mantentze-lanak).

GABONETAKO HAUR PARKEA-GHP

Gabonetako Haur Parkeko (GHP) zerbitzuen kudeaketa integrala eskaintzen dugu, honako ekarpen hauek eginez:
  • GHPerako prestatutako espazioa kudeatzea.
  • GHParen eta erantsitako instalazioen egiturak eta materialak muntatzea, mantentzea eta desmuntatzea.
  • Zerbitzua garatzeko behar den elektrizitate-hartunea gauzatzea.
  • Zerbitzuaren funtzionamendurako behar den materialaren ekarpena (puzgarriak, tailerrak, ludotekako materiala, animazioko materiala, jarduerak, etab.).
  • Beharrezko langileak (sarbide-kontrola, informazio eta kontrol-zerbitzua, animazioa, eguneko eta gaueko instalazioen zaintza, mantentze-lanak).

Kirol eta kultura-mundua ondo ezagutzen dugu, eta esperientzia handia dugu ekitaldien kudeaketan. Esperientzia horri esker, arrakastaren gakoak zein diren jakin dezakegu, edozein ezustekori aurrea hartuta.

JOLAS JAIALDIA

Joko Jaialdiko zerbitzuen kudeaketa integrala eskaintzen dugu, honako hauek ekarriz:
  • Jolas-jaialdirako prestatutako espazioa kudeatzea.
  • Jolas Jaialdiaren eta erantsitako instalazioen egiturak eta materialak muntatzea, mantentzea eta desmuntatzea.
  • Zerbitzua garatzeko behar den elektrizitate-hartunea gauzatzea.
  • Zerbitzuaren funtzionamendurako behar den materialaren ekarpena (puzgarriak, tailerrak, ludotekako materiala, animazioko materiala, jarduerak, etab.)
  • Beharrezko langileak (sarbide-kontrola, informazio- eta kontrol-zerbitzua, animazioa, eguneko eta gaueko instalazioen zaintza, mantentze-lanak).

ANIMAZIOAK

Ikastetxe, elkarte eta partikularrentzako animazio eta jaien antolakuntza eskaintzen dugu, honako ekarpen hauek eginez:
  • Egiturak eta materialak muntatzea, mantentzea eta desmuntatzea.
  • Zerbitzua garatzeko behar den elektrizitate-hartunea gauzatzea.
  • Zerbitzuaren funtzionamendurako behar den materialaren ekarpena (puzgarriak, tailerrak, ludotekako materiala, animazioko materiala, jarduerak, etab.)
  • Jardueraren animazioko eta kontroleko beharrezko langileak.

Gaur egun, kudeatzen ditugun zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan daude

(Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).

Gure bezeroen erabateko gogobetetzea eta konpromisoa dira gure lehentasuna.

AGIAN INTERESATUKO ZAIZU

ATERPETXEA

Gozatu Arabako Mendialdean dagoen gure aterpetxeaz.

KIROLA

Kirol instalazio ugari kudeatzen ditugu kalitatezko zerbitzua eskainiz.

INGURUMEN

Belar naturala edo artifiziala mantentzen dugu.