ATERPETXEA

Arabako Mendialdea bisitatzeak edertasun paregabeko esparru batean sartzea dakar, kirol eta kultur jarduera ugariez gozatzeko aukera ematen diguna.

INGURUNEA

Arabako Mendialdea bisitatzeak edertasun paregabeko esparru batean sartzea dakar, kirol eta kultur jarduera ugariez gozatzeko aukera ematen diguna. Mendi eta BTT ibiladiak, golfa praktikatu Urturiko Izki Golf konplexuan, hipika, abentura anitzeko kirolak, eskalada, arrantza. Bertako kultura-ingurune aberatsari esker, Erdi Aroko herri eta hiribildu ederrak aurkituko ditugu, harresi, dorre, jauregi eta jauretxeen artean antzinako eliza eta ermiten ondoan daudenak; baita ondoko Arabako Errioxako upeltegiak eta herri harresituak ere.

INSTALAZIOAK

Arabako Mendialdeko Aterpetxeak, Bernedon kokatuak, duela gutxi birmoldatutako instalazio bikainak ditu. 90 pertsonentzako edukiera du, eta honako instalazio hauek ditu: 4 MODULU INDEPENDENTE, HONAKO HAUEK OSATUAK:
  • Gela 1, 24 eta 28 plaza bitarteko ohatzeekin
  • Jarduera-gela handi bat
  • Bainugelak eta dutxak
Modulu batzuek 4 plazako gela bat dute erantsita, irakasleentzat edo begiraleentzat aproposa. Talde bakoitzak erabilera pribatuko modulu bat izango du, eta talde handietarako moduluak elkartu egin daitezke.

Gaur egun, kudeatzen ditugun zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan daude

(Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).

Gure bezeroen erabateko gogobetetzea eta konpromisoa dira gure lehentasuna.

JARDUERAK

Naturan bertan egoteko ezin hobea, kirola, kultura, hezkuntza eta jolas-jarduerekin; cocktail ezin hobea egun ahaztezinetarako. Begirale talde handia dugu, tituludunak eta esperientziadunak. Egonaldiak eskatzen duzuen hizkuntzan egin ahal izango dira (gaztelania-euskara-ingelesa-elebiduna-hirueleduna), Barnetegi moduan, eskolatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko, edo English Camp, ingelesaren erabilera indartzeko. Aukeratu zure etapa eta harritzen utzi zaitez. Bi eta bost egun arteko egonaldiak, edo kontsultatu egonaldi luzeagoetarako. Gurekin haurrek ez ezik, bertako irakasleek ere gozatuko dute. GU ARDURATZEN GARA IA GUZTIAZ.
Denbora libreaz, dutxaz eta gauaz bakarrik arduratu beharko duzue.
Familia, lagun talde, kirol, aisialdi eta elkarteentzat bereziki pentsatutako jarduerak. Inguruneak eta aterpetxeak berak eskaintzen duten jarduera sorta zabala, zuen neurrira egindako egonaldi bat sortu ahal izan dezazuen. Haurrak dituzten helduen taldeentzat, JARDUNALDIAK EZ ERREBUELTUAK aukera eskaintzen dizuegu, hau da, umeentzako jarduerak aukeratzea, begirale espezializatuek zuzenduko dituztenak, zuek airera gozatzen duzuen bitartean. Baina jarduera bateraturen bat egitera ere animatzen bazarete, perfektua litzateke.

AGIAN INTERESATUKO ZAIZU

KIROLA

Kirol-ikastaroak eta fitness aretoak kudeatzea.

INGURUMEN

Parke eta lorategiak mantendu eta zaintzen ditugu.

GARBIKETA

Erakunde publiko eta partikularrentzako garbiketa-zerbitzuak.

EKITALDIAK

Kultura eta kirol ekitaldiak antolatzen ditugu.